Arbizu
16
Jun.
Euskal Herriko neska* gazteok BATERA EKINGO DIOGU!
EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEAK
Fecha: 16 Jun.  |  Horario: 10:30  |  Lugar: Herriko plaza  |   |  Enlace
EKAINAREN 16AN EUSKAL HERRIKO NESKA* GAZTEOK BATERA EKINGO DIOGU!

Iragarritako topaketen ernamuina Euskal Herriko gazte mugimenduen GaztEraiki autogestio topaketa izan zen, Barañainen 2016ko abenduan. Mila gazte baino gehiagok hainbat gairen inguruan eztabaidatu eta hausnartu zuten. Ildo haietako bat feminismoa izan zen eta 200 neska* gazte baino gehiago elkartu ziren. Handik sortu ziren joan den urtean estreinakoz ospatu zen udaleku feminista, aurten segida izanen duena. Emakumezko gazteek hainbat gairen inguruko hausnarketa egin dute bitartean: militantzia eredua, neska* gazte taldeak, diskurtsoa, mugimendu feministan eta gazte mugimenduetan dugun papera, borrokarako tresnak…

Ekainaren 16an, hausnarketa guzti horiek modu kolektibo batean emateko eta neska* gazteok batera aurrera egiteko tresna bat aurkeztu nahi dute. Bizi duten problematika zehatzari, militantzia ereduei, gazte mugimenduetan zein mugimendu feministan ditugun erronken inguruan ikuspegi gazte eta feminista batetik begiratzeko... Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatuta dauden neska* gazte taldeei

Arbizuko topaketan, goizez, hainbat tailerrak eta hitzaldiak izanen dira:

1) Gure borroka moldeak eta iruditegiak birpentsatzen | Ariketa eta hausnarketa kolektibo bat!

2) Aingura talde osasun gida | Neska* gazte taldeetan ematen diren kontraesanen inguruan eta herrietako errealitateen inguruan aritzeko aukera izango dugu: proiektua-taldea-ni...

3) Kuleroak buruan eta ibili munduan | Euskal Herriko mugimendu feministan ez da lehenengo aldia neska* gazteon topaketa batzuk antolatzen direnak. Emakume gazteok bizi dugun egoera hausnartu eta alternatibak aztertzea izan zen topaketa haien helburua. Bertan parte-hartu zuten kide batzuen eskutik helduko zaizkigu hausnarketa hauek

Eguerdian, mahai inguru orokorra izanen dute eta bazkaldu ondoren Iruñako #AltsasukoakAske manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Topaketak “hausnarketa kolektiboan segitzeko, gure artean saretzeko, elkar ezagutzeko, korapilo zaharrak askatu eta berriak sortzeko” balioko du.

Izena emateko (bai tailerretan zein bazkarian ere) honako helbidea jarri dute eskuragarri sare sozialetan, zein Topatu.eus gazte mugimenduen proiektuko atarian: https://docs.google.com/forms/d/1dmk1g_j5852sMde0aTFF2GmcwvvneVrfwBtcDojDCRA/viewform?ts=5b13d127&edit_requested=true

Harremanetarako:
feministagazteak@gmail.com e-posta. Twitterren: @EH_NeskaGazteak eta Facebooken:
Euskal Herriko Neska Gazteak.

La Almanaka es un proyecto de Pikara Magazine
Para más información agenda@pikaramagazine.com